ALTXOR ZERBITZUAREN AURKEZPENA

Argitaratua: 2 martxoa, 2026 - Kategoria:

Datorren ASTELEHENEAN, MARTXOAK 9, ALTXOR zerbitzuaren aurkezpena egingo da gure, Elkartean “Altxor, aurkitu mugitzen zaituena” izeneko hitzaldiarekin.

ALTXOR Eusko Jaurlaritzaren doako zerbitzu publiko bat da, 60 urtetik gorako pertsonei zuzendua, pertsonei bizitza osoko proiektua egiten laguntzeko, ez bakarrik erretiroa hartzeko unean, baita beste aldaketa-une batzuetan ere.

Hitzaldia parte hartzeko gune bat izango da, eta bertan hausnartuko da nola bizi nahi dugun gure erretiroan, zerk ilusionatzen gaituen eta zer behar dugun bizitza gogobetegarriagoa eraikitzeko, bizitzan zehar metatzen joan garen esperientzia guztitik abiatuta. Altxor aurkezteko diptiko bat erantsi da, erakundeak emandako zerbitzuak eta harekin harremanetan jartzeko bitartekoak zehazten dituena. DIPTIKOA

Hitzaldia gure Elkartearen (Etxea) Erabilera Anitzeko Aretoan izango da, 17:00etan, eta SARRERA LIBREA izango da.