2025eko URRIA-2026eko EKAINA eperako IKASTAROEN PROGRAMAZIOA antolatu du gure Elkarteak. Ikastaroak 2025eko urriaren 6an hasiko dira eta 2026eko ekainaren 19an amaituko dira, eta kasu bakoitzaren arabera La Sirenan, Merkatuan edo Elkartearen Etxean garatuko dira.
Ikastaroetarako IZEN-EMATEA IRAILAREN 1ean (ASTELEHENA) hasiko da Elkartearen bulegoan. Izen-ematea pertsonalki eta erantsitako arauen arabera egingo da. Ikastaro bakoitzean izena emateko egutegia eta ordutegia ere aipatutako araudian agertzen dira.
Ikastaroetan izen- ematea “Toki Atsegiña”-ko bazkideentzat gordeta dago, eta hauek urteko kuotak ordainduta izan behar dituzte. Ahal dela, ikastaroaren prezioa eskudirutan ordaindu beharko da.
Horri dagokionez, adierazi da Irailean ez dela bazkide berririk alta emango gure elkartean. Bazkide berrien alta abuztuan egin ahal izango da, elkartearen bulegoa irekita dagoen astearteetan, abuztuaren 5ean eta 26an.
Eranskinean daude programatutako ikastaroen zerrenda LISTADO CURSOS 2025-2026 baita ikastaro ezberdinetan izena emateko arauak eta egutegia ere INSCRIPCION CURSOS 2025-2026