Irailaren 25ean, asteazkena, 7:00etan
Prezioa: 40 €
Donostitik aterako gara 7:00etan, Santanderrera, Laredon geldialdi bat egingo dugu Sylvia gure gida jasotzeko eta zuzenean Santanderrera. Iristean ohi dugun bezala hamaiketakoa, gero 10:30ak aldera bisita hasiko dugu ondorengo programarekin:
Hiriaren zentro historikoa ikusiko dugu, gero katedrala, ondoren 13:15etan ontziratu eta paseo bat emango dugu badian zehar ordubete inguruan.
14:30etan bazkaria, hau bukatzean, 16:15ak aldera bisita panoramikoa Sardinero, lurmutur handia etab. ikusteko eta paseo bat “Real Sitio de la Magdalena”ren esparrua ikusteko (barrutik ezin da bisitatu udako ikastaroak bertan antolatzen direlako).
Denbora librea izango dugu baina bisitaren amaieran zehaztuko da zenbat, horretarako autobusak zentroan utziko gaitu, dendak dauden inguruan eta ordua erabakitzen denean, berriro gure txokora, ilunabarrean iristeko.
Logistika arrazoiak direla eta ibilbidea aldatua izan daiteke.
Izenak ematea uztailaren 4tik aurrera. Lehentasuna bazkideek izango dute.