Datorren MARTXOAK 18 (ASTELEHENA), 17:30ean, Nagusilaneko arduradunek hitzaldi-aurkezpena egingo dute gure Elkartean “Nagusilan. Adinekoentzako Gizarte Boluntariotza” leloarekin.
Nagusilan boluntarioz osatutako irabazi asmorik gabeko elkartea da. Bere eginkizuna bakardade-egoeretan dauden adineko pertsonei laguntzea da, laguntza sozial eta emozionalaren beharrak estaliz, eta, era berean, zahartze aktiboa sustatuz, konpromiso solidarioaren bitartez. Nagusilanek Toki Atsegiñako kideei eta adineko pertsonei, oro har, Akonpainamendu, Animazio eta Gizarte Eraldaketan bere laguntza-programa desberdinak erabiltzeko aukera eskaintzen die, eta, era berean, boluntario gisa lankidetzan aritzeko programa horien garapenean, beste pertsona gehiagori laguntzeko.
Aurkezpena Elkarteko Erabilera Anitzeko Aretoan izango da (Etxean), SARRERA DOAN izango delarik.
Nagusilanek garatutako hainbat programa deskribatzen dituen bideo baterako esteka erantsita dago.