HISTORIAKO HITZALDIAK

Argitaratua: 2 otsaila, 2019 - Kategoria:

Gure Elkartean badaukagu bazkide bat historiako hitzaldiak eskaintzen dituena.

Jose Luis Orella Unzué da. 1935ean Iruñan jaioa. Deusteko Unibersitatean Erdiaroko Historiaren Katedratikoa izan da, eta baita Euskal Herriko Unibersitatean Historiako irakasle titularra ere.

Akademia eremuko liburuak eta argitalpenak publikatu ditu, eta ikerketa artikuluak aldizkari espezializatuetan.

Irun Hiriaren Saria irabazi zuen 1976an, saiakera liburu batekin.

Senior katedratiko bezala, Bartzelona eta Euskal Herriko prentsan kolaboratzen du egunkarietan iritzi artikuluak publikatuz.

Hiztaldiaren gaia:

DONOSTIAREN JATORRI HISTORIKOAK

San Sebastian, Easo edo Donostia
1º Hernaniko San Sebastian Antiguan
2º Alde Zaharreko Donostia
Urgull inguruko erromatar aurriak
Urgulleskualdearen kokaleku nafarra
San Maria parrokia
San Teresa monasterioa
San Bartolome monasterioa
1180ko foruaren datuak
Non sortu zen Donostia? Ondorio posiblea
San Bizente gaskoinen parrokia
Donostiako Aldiria.

Hitzaldia otsailaren 18an, 18:00etan azango da.

Arrakasta ona opa diogu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Tresna-barrara saltatu